Accede a la APP gratuita durante 7 dias Promoción Limitada

Bihotz bihotzez ilusio izugarria ematen dit Kinada Fisioterapia proiektua aurkeztea, Errenterian kokatua dagoen fisioterapia zentroa.

Proiektua, gure osasuna zaintzearen beharrarengatik jaiotzen da, gaur zaindu beharra daukagu gure osasuna bihar gure bizitzaz disfrutatzeko; Azken finean, etorkizunean bizi kalitate on bat edukitzeko.

Nire inguruko jendearengan arreta jartzen dut gaur, eta zer-nolako etorkizuna edukiko duten bihar galdetzen diot nire buruari:
Nire gurasoak gai izango dira nahi dutenean eta nahi duten moduan beraien bilobekin jolasteko? Nire runner lagunak errekuperatuko du lesionatu aurreko maila berdina? Nire osaba igeltseroa gai izango da jubilatu aurreko urteetan minik gabe lan egiten? Auzolaguna bere kabuz dutxatzeko gai izango al da etorkizunean? Edo guztiok inguruan daukagun lagun kirolari hori, urteak pasa ahala bere konpetibitate maila mantentzeko gai izango ote da?

Bizi kalitatea guzti hori da, eta proiektu honek hortan jartzen du bere ardatza. Behar duzun kinada ematen saiatuko gara zure gertuko zein urrutiko etorkizuna bermatzeko. Gaur behar duzun kinada bihar hobeto bizi zaitezen!