Accede a la APP gratuita durante 7 dias Promoción Limitada

Julen Gómez naiz, Kinadako fisioterapeuta. Kirola eta hau inguratzen duen edozein gauza gogoko dudanez, fisioterapiako karrera kirol espezialitatearekin ikasi nuen, Kirol Fisioterapia eta Erreadaptazioko Master batekin osatuz.

Honetaz gain, gorputzeko edozein funtzioren arduraduna nerbio sistema dela jakinik (sentitu, mugitu, arnastu…), eta edozein kinada interpretatzeko gai dela ezagutuz (mugimendua, mina, indarra, temperatura, odolean oxigeno falta…), Arnas Sistemako Zientzien Masterra ikasi nuen, karreran ikusitakoa sakonduz. Gainera, karrera amaitzear nengoela laneratze beka bat jasotzeko zortea eduki nuen Euskal Herriko Unibertsiteak eskainita. Lan eta ikasketekin batera, paraleloki kurtso desberdinak ikasten joan naiz nire fisioterapia kapazitateak aberastu eta klinikan erreminta desberdinak aplikatzeko aukerak handituz.

Ikasten eta ezagutzeko dauzkadan interes eta ezinegonaren ondorioz esperientzia profesional aberats eta zabal bat daukadala esan dezaket. Lanean egon naizen leku guztietan oso gustura egon naizela esateko zortea daukat; Ikerketa talde izugarri batekin lan egiteko pribilegioa izateko aukera eduki dut, futbol talde profesional desberdinetan esperientzia profesionala zein akademikoa daukat, empresa multinacional batean fisio bezala aritzeko aukera izan dut, bai eta klinika pribatu batean lan egin edo osakidetzako zerbitzuan lan egitea probatu ere. Honetaz gain, hisugarren adineko talde zoragarri batekin lan egiteko aukera ere eduki dut zahar egoitza batean. Guztietan oso gustora baina ezin geldirik egon. Orain proiektu berri bat hasten da, ahalik eta persona gehienei osasun aldetik onurak emateko ilusio eta gogotik sortua, bertan urte hauetan ikasi eta jasotako baliabide guztiak zuen eskuetan jartzen ditut.

Ania Perez naiz, Kinadako fisioterapeuta. Euskal Herriko Unibertsitatean gauzatu ditut ikasketak (kirol aipamenarekin) eta bukatu nuenetik ikasten jarraitu dut kurtso desberdinen bidez (pilates, puntzio lehorra, diagnostiko diferentziala, oreka eta kontrol motorra, …

Gaur egun, zoru pelbiko eta emakumearen inguruko master bat ikasten nago.

Arraunlari profesionala naiz eta denbora eskeintzen diot entrenatzeari. Ariketa asko ikasi ditut nire kirolari karrean zehar eta Kinadan prest nago zuei irakatsi eta ariketak gomendatzeko!