Erreadaptazioa
Errehabilitazio prozesuaren azkeneko fasea da. Fisioterapeutak lesionatutako zuntzak normalitatasunera itzuli dituenean (muskuluak, lotailuak…), erreadaptadorea muskulu edo ligamentu horiek beraien egunerokotasunean egiten dituzten aktibitateak egiteko gai izateaz arduratzen da, errezidiba bat izateko aukerak minimora murrizten saiatuz. Hau da, lesioaren araberako entrenamentu programatu bat egiten da, lesionatutako pertsonaren kirol edo laneko aktibitateetarako transferentzia bat bilatzen delarik.
Honetaz gain, lesio bat edukitzearen, lesio horrek gorputzeko beste atalengan duen eragina. Erraza da ulertzea persona batek lesio batengatik hanka batetik herrenka baldin badabil, beste hanka babes erreflexuagatik gehiago erabili eta sobrekargatuko duela, ezta? Ba horrela pasatzen da, normalean, edozein lesioarekin. Hori dela eta, erreadaptadoreak lesionatutako egiturez gain, lesio inguruko egiturak egoera ezin hobean mantentzean jartzen du arreta baita ere; lesionatutako pertsonak lesio aurreko kondizio fisiko berbera edo hobea izango duela ziurtatuz (“core” indarra, abiadura, koordinazioa…). Azken finean, erreadaptazio prozesuan ariketa terapeutikoa oinarritzat erabiltzen da pertsonak galdutako oreka muskulueskeletikoa berreskuratzeko.
Modu honetan, sorbaldatik lesionatuta dagoen margolari bati, erreadaptadoreak ariketa terapeutikoko programa espezifiko bat sortuko dio bere lan keinua minik gabe burutzea lortu dezan (margolariak margotzerakoan egiten duen keinu berbera). Errezidibarik eman ez dezan, pausu eta progresiorik zehatzenarekin burutuko da ariketa terapeutikoko programa.