Pilates terapeutikoa

Gure gorputzaren sakoneko muskulatura lantzeko erabiltzen diren ariketak dira,  elastizitate eta indarra modu orokorrean irabazteko helburuarekin. Oinarria edo arreta “core” (zentrua) muskulaturarengan ipintzen da (sakoneko abdominalak, gluteoak, lunbarra…), ariketa bakoitza arnasketarekin batera landu eta koordinatzen delarik, gorputzarengan kontzientzia eta kontrola hartzen saiatuz. Arnas ariketak sartzen direnez, honetaz gain arnas muskulatura ere lantzen da pilatesaren bitartez.

Pilatesaren helburu nagusia maila fisikoa mantendu edo hobetzea izango da, etorkizunean lesio edo patologia desberdinak prebenitzeko. Ariketa espezifikoak landu egiten dira persona bakoitzak barneratu ahal izateko; era horretan gorputzarengan kontzientzia eta kontrola pixkanaka lortuz.