Entrenamentu funtzionala

Egunerokotasunean erabiltzen ditugun ariketei erreparatuz, entrenamentu funtzionalak gure gorputza ariketa hauek min eta esfortzurik gabe egiteko gai izatera bideratuta dago, egunean zehar egiten ditugun keinu eta mugimenduen ondorioz sortutako lesio edo patologiak prebenitzen saiatuz.

Pilates terapeutikoan bezala, entrenamentu funtzionalaren helburu nagusiena gorputzaren sakoneko muskulatura lantzea izango da, egunean zehar egiten diren aktibitateetan behar den indar eta estabilitate nahikoa lortuz; Horrela, lesiorik ez eduki eta minik ez izateko.

Kasu honetan, pilatesarekin konparatuz, entrenamentu funtzionalean era askoz ere dinamikoagoan lantzen da aipatutako sakoneko muskulatura, material eta ariketa barietate gehiago egonik (TRX, kettlebell, bosuak…)